Joan den martxoaren 1az gero, kultur eta turismo teknikaria kontratatu du Lesakako Udalak. Aukeraketa prozesua otsailean egin zen, eta hainbat proba pasarazi ondotik Belen Mutuberria herritarra hautatu zuten. Bertze hiru lagun aurkeztu ziren, baina puntuazioa altuena Belenek lortu zuen. Postu horretan hasiera batean 10 hilabete eginen ditu, denbora erdiz, kultur arloan, eta bertze erdia turismo arloan.
Teknikari berriak erran digunez, Lesakako Kultur egitaraua nahiko aberatsa iruditzen zaio eta momentuz, bertze gauza batzuk antolatu baino lehen gaiari neurria hartu nahi dio. Hala ere ohartu ahal izan garen bezala, hasi eta berehala ezohiko ekitaldi baten antolatzen hasi da. Apirilaren batean Muga Gainetik eguna antolatzen ari dira Lesakan. Turismo arloan ere aritu beharko da berak dioenez lehenik herriko baliabideak antolatu eta ezagutarazi behar dira.
Deñe Abuinek, Lesakako kultur zinegotziak, aspalditik aipatzen zuen postu horren beharra, hori gabe zinegotziek berek egion behar zuten lan hori. Erran digunez, erabakia pozgarria izanda beretzetzat bi arrazoiengatik, batetik gaia lasaixeago hartzen ahalko duelako, eta bertzetik, lan gehiago egiten ahalko dutelako. Orain, Kultur dinamizatzailea badutela Kultur Etxea falta zaie Lesakan. Zinegotziaren ustez, heldu den legealdiko lehentasuna izan beharko du.