Aurreko aldizkarian azaldu bezala, maiatzean ospatuko diren hauteskundeak prestatzen hasiak gara. Baditugu ideia batzuk buruan baina deusetan hasi baino lehen, herritarron kezka, ideia eta lesakarrok ditugun beharrak, kontuan hartu nahi ditugula erran nahi dizuegu. Horretarako, bi helbide jarri ditugu eskuragai zuen iradokizunak egiteko: sumuxa@hotmail.com eta herrian Alhondiga eta udaletxeko paneletan jarriko ditugun buzoietan.
Gustura al zaude egun dagoen udal funtzionamenduarekin, non aurrekontuak urtero herritarren parte-hartzea eta iritzia kontuan hartu gabe onar-tzen diren?
Gustatuko al litzaizuke udalgintza eredu berri bat, zeinean lesakar guztiok parte-hartze zuzena izanen genukeen aurrekontuak egiterakoan eta lehentasunak jar-tzerakoan?
Edozein dela ere zure ideia bidali iezaiguzu: Lesakako mendien eta pisten egoera dela, herrian aparkaleku arazoak edo trafikoa, kultur eskaintzen inguruan, udal funtzionamendua, herri giroaz, ikastetxeez, Lesakako bestez, gazteen errealitateaz, lan merkatuaz, kirol instalazio eta dinamikez, errepresioaz, hezkuntzaz, kutsaduraz, aurrekontuez, osasun etxeaz, hirugarren adinaz, herrian ditugun lantegiez, emakumeen egoeraz, langabeziaz, etxebizitzaren eskaintzaz eta politikaz, herriak eskaini beharko lituzkeen zerbitzuez: haurtzaindegia, ludoteka, kultur dotazioak, kirol jarduerak, jubilatuentzako eskaintzak, euskararen normalizaziorako planak...
Aldez aurretik esker mila, eta erran, gustura hartuko ditugula zuen iritziak.
Asier Etxarte - Lesakako Herria Aintzinera