Zaila da adieraztea, zer sentitu, zer ikusi eta zer entzun genuen Arantzako plazan inauterietako larunbata arratsaldez.
Benetan zirraragarria izan zen bat-batean plaza haurrez beterik zegoenean, zirku polit hura agertzea: hango animalia, pailazo, mago eta abar... Denak ongi jantziak, beuren paperetan ongi sartuak, eta hain eskuzabalak.
Plazako haur eta gurasoen aurpegiek dena adierazten zuten: batzuetan aho-zabalik, bertzeetan irriz, bertzeetan esku-jotzen, ezin da esplikatu. Haurrek nahi haina goxoki eta globo izan zituzten, baina politena euren aurpegiko emozioa izan zen...
Arantza bezalako herri ttikitan, holako ikuskizunek garrantzi handia izaten dute, guttitan edo lehen aldiz —kasu honetan bezala— izaten direlako.
Guraso aunitzei aditu diot aspaldiko urteetan, nik uste inoiz, ez dela horrelako larunbat politik izan.
Nire izenean, eta nik bezala pentsatzen duten izenean aipatu beharrean sentitu naiz, nahiz diruz ezin den eskertu zuen lana, benetan eskertzen dugula.
Arantzako guraso bat