Ekainaren 26tik uztailaren 7ra Budapestera oporraldia antolatu da

Nerea ALTZURI 2007ko martxoaren 13a

Neguak aurpegi hotz eta elurtuegirik gabe aio erranen digula ematen du. Ez da harritzekoa eguraldia guztien ahotan izatea, udaberri-udako tenperaturak eta aroak izan baitugu urtaro honetan zenbait egunetan. Oporraldirako beti eguraldi ona nahi dugu, elurretan ibiltzeko, hondartzaz zein mendiaz gozatzeko hobe eguzkiaren irria, laino ilun eta bustiak baino.

Duela urte batzuk herritik taldekako oporraldi gidatuak antolatzen hasi ziren. Martin Legarra antolaketa lanaz arduratzen da eta honezkero herritar batek baino gehiagok urtero-urtero ateraldi honetan parte hartzen dute. Gainera, herritik kanpoko zenbait lagun ere ba-tzen dira taldera. Aurten ekainaren 26tik uztailren 7ra Budapestera bidaia antolatu da. Izen-ematea egun hauetan egitekoa zen. Bidaiari buruzko xehetasunak data hurbildu ahala emanen ditugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun