Luberrondoko industrialdea

Aitor AROTZENA 2007ko martxoaren 13a

Luberrondo inguruan industrialdea egitea eskatu du Eusko Alkartasunak Nafarroako Parlamentuan. Inguru hori Arcelor enpresarena da gaur egun, baina ez zaio inolako erabilerarik ematen. Industria erabilera eman ahal izateko, Lesakako saihesbidearen bigarren fasea ere egin beharko litzatekeela uste du EAk. Konbentutik Nabazko bidegurutzeraino, fabrikaren gaineko aldetik eginen litzateke saihesbidea, trafiko arazoak moldatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun