Beti Gazte elkartearen batzarra

Aitor AROTZENA 2007ko martxoaren 13a

Aitzineko alean aipatu genuen bezala, otsailaren 27an egin zuen Beti Gazte elkarteak ohiko batzarra. 800 bazkide baino gehiago izanik, 20 inguru bertzerik ez ziren bildu egoitzan eta behar bada, hori izan zen aipagarriena. Iazko kontuei dagokienez, 18.382 euroko superabita izan zuen Beti Gaztek, 136.104 euroko gastuekin eta 154.487 euroko sarrerekin. Aurten, ohiko ekitaldiekin segituko du elkarteak eta 114.300 euroko aurrekontuan izanen du.

Bazkideen kuotek ere igoera ttiki bat izan dute. Honela, 64 urtez goitikoek eta erretiratuek 15 euro ordaindu beharko dituzte; helduek 25 euro; 14 eta 18 urte arteko gazteek 18 euro; 8 eta 13 urte arteko haurrek 12 euro eta 8 urtez beheitiko haurrek doan izanen dute bazkide txartela.

Zuzendaritza batzordean ez da aldaketa handirik izanen. Hori bai, orain arte mendi sailan zegoen Diego Ruiz de Garibai, bigarren presidente ordea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun