Urritasunaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Osasun Zentroak martxoaren 28an, asteazkenarekin. Udaletxeko pleno aretoan 18:00etatik 20:00etara eginen den ekitaldian, Bortzirietan egin den ikerketaren aurkezpena eginen da. Ikerketa honetan, Belen Compayns Osasun Zentruko pediatrak gure inguruko urritasun kasuak aztertu ditu, zenbat diren, non ematen diren, zein baliabide dituzten…
Pediatrak aipatu digunez, «jardunaldi honek, gaia lantzeko lehen bilera izan nahi du. Horretarako, agente sozial ezberdinak gonbidatu ditugu. Helburu nagusia, urritasuna lantzeko mahaia osatzea izanen litzateke». Horregatik, jardunaldia interesa duen guziari irekia dagoela azpimarratu nahi izan du Belen Compayns pediatrak.