Andoni Garrido Itinerarios Culturales por Navarra programan saritua

ttipi-ttapa 2007ko mar. 13a, 10:18

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak, Iñigo Arista kultur kolektiboak zuzenduta, urtero Nafarroako Kultur Ibilbideak Programarengatik sariak banatzen ditu Nafarroako ikasleen artean. Guztira 30 sari banatu dituzte eta hauetako bi Baztan-Bidasoa eskualdean gelditu dira Elizondon bat eta Beran bestea. Berako saria Jesusen Bihotza ikastetxeko Andoni Garrido Zamorak jaso du marrazkiengatik. Ikasleentzako Nafarroan bederatzi ibilbide ezberdin egiteko txangoak programatzen direneko hogei ta seigarren edizioa da eta D.B.H.ko 5. mailako 100.000 haurrek parte hartu dute gutxi gora behera. Programa honen helburua Nafarroako historia, geografia eta kultura ezagutzea da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun