Martxoaren 8an prentsa aitzinean joan zen urtean zabaldutako «Musika argitalpenerako beka»-ren saridunen lanak aurkeztu ziren. Joseba Irazokik bere akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua DO-n diskoa aurkeztu zuen. Honetaz gain, Berako Kultur Batzordeak sormenerako eta Berako musika bilketarako bi beka deialdi egin ditu, sormen beka eta Berako musika bilketaren beka hain zuzen. Berako sormen lanetarako beka deialdiaren helburua herrian sortzen diren arlo artistikoko sormen lanak diruz laguntzea edota horretarako bidea ematea da. Berako musika bilketaren beka deialdiarena, aldiz, herriko musika materiala biltzea da. Beratarrek eta Berarekin zerikusia izan duten musikagileen konposizio kultural landuak, musika herrikoia, Berako musika herrikoiaren gainean zenbait egilek egindako egokitzapenak eta Berako besta, ohitura eta ekitaldi seinalatuetan interpretatzen den musika. Izena emateko epea apirilaren 27an, eguerdiko 13:30etan bukatuko da. Oinarriak eta eskaera inprimakiak Herriko Etxean edo www.berakoudala.net webgunean eskuratu daitezke.