Gitarra kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek

ttipi-ttapa 2007ko martxoaren 9a

Astelehen arratsaldeko 18:00etan Isidro Fagoaga musika eskolan eskainiko den kontzertuan 13 lagun arituko dira

Berako Isidro Fagoaga Musika eskolako gitarra ikasleek kontzertua eskainiko dute heldu den astelehenean, arratsaldeko 18:00etan Legia karrikako egoitzan. 13 parte hartzaileek klasikoak bihurtu diren hainbat zati eskainiko dituzte gehien bat. Kontzertua hasteko Iker Garciak Pintto-Pintto kantu herrikoia eskainiko du. Ondotik Ainhoa Aguilaren txanda izan da Soren Estudio 1 zatiarekin. Eskainiko den hirugarren partizioa ere Sorena izanen da, Xabi Mayordomo Andatino emanen du. Aitzinera segituz, Aitor Begino Perigliaren Adrianita joko du. Entzunaldiko 5. zatia Jose Joaquin Goikoetxea eskainiko du Soren Estudio 5. Horren ondotik Weissen Menuet emanen du Blanca Sastrutegik. Autore ezezaguna duen Romance izanen da hurrengo zatia eta Uxua Anduezak joko du. Bakarkako azken kantua Unaia Alacid emanen du, berak idatzitako Cosas Sueltas. Kontzertuari bukaera emateko Metalica taldeko Nothing Else Matters eskainiko du Joxe Mari Etxabe, Leire Barrutia, Aitor Mitxelena, Igor Telltxea eta Carlos Piñuelak osatuko duten boskoteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun