Asteartean Goizeko 8ak inguruan istripu larria gertatu da N-121A errepideko 62. puntu kilometrikoan, Lesakako bidegurutzetik metro gutxitara. Zehazki ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Iruñetik Irungo noranzkoan zihoan kamioi bat errepidearen bertze erreian sartu da eta bertze noranzkoan zetorren autoa harrapatu du. Kamioia errepidean gurutzatua gelditu da eta bertze kamoi batek ere talka egin du haren kontra.
Golpearen ondorioz, autoan zetorren Oihana Altuna irundarra eta Lekarozko insitutuko irakaslea hilik suertatu da. Berekin zihoan bertze lankideak zauri arinak izan ditu.
Goiz osoan zehar erretentzioak eragin ditu istripu honek nahiz eta tarteta pasabidea eman dioten trafikoari. Guardia Zibila arduratu da lan hauetaz eta atestatua egiteaz.