Otsailaren 9an erreportajearen atalean Osasuna hartu genuen mintzagai, eta horren barne, Joshe Viela. Osasunako prestatzaile fisikoak Taxoareko instalazioak erakutsi zizkigun eta Reyno de Navarra futbol zelaiko ateak zabaldu zizkigun klubak. Gisa berean, Osasunako peñen berri eman zigun Francis Urrutiak, Baztango Gorriek peña edo kirol-lagunarteko kideak.Osasuna futbol taldeak kamiseta bat oparitu zuen gure ikusentzuleen artean zozketatzeko. Aste osoan zehar kamiseta eskuratzeko interesa zuten zaletuen telefono deiak hartu genituen, eta zozketaren ondotik, irabazlea Lesakako Estibaliz Mañeru izan da. Milesker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak Estibalizi. Argazkian Estibaliz bera ageri da, Osasunako kamiseta eskuan duela Goizalde Urdanpilleta gure lankidearekin.