Donato Larretxeak otsailaren 11n lortu zuen Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketarako finala jokatzeko txartela, Barberena lagun zuela. Horrela, hilaren 24an Azpeitian jokatzekoa zen finalean aritzekoak ziren, Nazabal eta Lopezen aurka.
Espejon (Araba) jokatu zuten finalerdia, eta 24 minutu eta 50 segundo behar izan zituzten lan guztiak bukatzeko, Peñagarikano eta Txapartegiren aurka. Hasierako proban aitzinean jarri ziren Larretxea eta Barberena, baina bertze proba batzuetan Peñagarikano eta Txapartegi nagusitu ziren. Bukaerarako 50 segundoko aldea atera zieten nafarrek Peñagarikano eta Txapartegi gipuzkoarrei.
23 urtez azpikoetan ere lan bikaina egin zuten eskualdeko bi gaztek. Jon Rekondo lei-tzarrak eta Ander Erasun aurtiztarrak otsailaren 18an lortu zuten finalerako sailkatzea. Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatutako kanporaketan Mugerza anaiak garaitu zituzten, eta 40 segunduko aldea atera zieten. Oihan eta Garikoitz Larretxea, berriz, kanporatuak izan ziren finalerdietan, Atu-txa II eta Aldape bizkaitarrek irabazi baitzieten. Aste hondar honetan Rekondo eta Erasun Atutxa II eta Aldaperen aurka aritzekoak ziren Azpeitian.