Biharko ur-mozketak Beran

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 26a

Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte iraunen dute herriko hainbat lekutan

Ur-hornidura sarean mantenamendu lanak egin ahal izateko ur mozketak izanen dira Beran astearte goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Eragina izanen duten ondoko karrika hauetan, Bidasoa karrikako 2. zenbakitik 54. zenbakira, Foruen plazan, Iparkarrika, Santesteban, Izpoz eta Lagarbidea karriketan, Plaza zaharrean, Xantelerreka Eltzaurdia 1ean, Herriko Etxeko plazan eta Legia Karrikan, lehen zenbakitik 39. zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun