Kontserbak egiteko ikastaroa

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 23a

Martxoaren 9tik 24ra iraganen da ortzirale eta larunbatetan

EHNE nekazarien sindikatuak fruitu eta barazki kontserbei buruzko ikastaroa antolatu du martxoaren 9tik 24ra Berako Iamotenean. Larunbat eta ortziraletan iraganen da, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara eta goizeko 9:30etik 13:30era hurrenez hurren. Bertan barazki eta fruitu kontserbak nola egin daitezke erakatsiko da. Interesatuak daudenek izena eman beharko dute sindikatuak Elizondon duen egoitzan, edo 948 581 302 telefono zenbakira deituz martxoaren 9a baino lehen. Hiru asteburutan iraunen duen ikastaroa dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun