Merkaritza gunearen proiektua atzera

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 23a

Gipuzkoako promotore batek Zalain jatetxearen ondoan, Condesarena zen zelai handi batean, merkataritza zentroa, industria pabiloiak, hotela eta gasolindegia egiteko proiektua aurkeztu zuen Udalean. Udalak industria guneko erabilpenak ez dituelako betetzen ez du onartu proiektua, merkataritzarena batez ere. Merkaritza zentroa egitea herriko komer-tzioentzako kaltegarria izan daitekeela-eta lehenago Ibardineko merkataritza gunearekin egin zen bezala, Udalak ez du onartu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun