Otsailaren 21an, Nafarroako Turismo Kontseiluak, modalitate ezberdinetako Turismoko «Reyno de Navarra» sariak jasoko dituztenen izenak eman zituen. Horien artean, Berako Sagrario Goñi turismo enpresaria saria jasotzeko proposatua izan da. Sari hauekin turismo sektorearen garapenaren alde lan egin duten pertsona eta entitateen merituak nabarmendu nahi dira. Sagarario Goñik Olaseneko Borda turismo- etxea dauka, Hiruak Bat Elkarteko lehendakaria da, Bertiz Partzuergo Turistikoko kidea, Nafarroako Turismo Elkarteen Federazioko lehendakaria eta Asetur Kontseiluko kidea da (Espainiako Landa Turismo Elkartea). Nafarroako Turismo Kontseiluaren arabera, bere ibilbide eta borondatearengatik, landa turismoa ulertzeko moduagatik eta Nafarroa helmuga turistiko bezala finka-tzearen alde egindako lan guztiarengatik merezia dauka saria. Sari hauek apirilean Baluarten ospatuko den Turismoaren Galan banatuko dituzte