EHNEk Cederna Garalurren laguntzarekin martxoaren 9tik 24a bitarte nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du. Ortziraletan 16:00etik 20:00era eta 9:30etik 13:30era Jamotenean emanen dira eta barazki kontserba eta elikadura produktu jasangarrientzako metodoen inguruko ikastaroak izanen dira. Izen ematea EHNEk Elizondon duen bulegoan egin behar da (948 581302). Ikastaroa dohanik da.