Arantzako Herriko Etxeko lehen solairua moldatzeko lanak Toki Azpiegituretako Hirurteko Planean sartu du Nafarroako Gobernuak. Lehen solairuan administrazio zerbitzuak, alkatearen bulegoa, idazkaritza eta erabilera anitzeko gela eginen dira, baita sarrera ere. Inbertsioa 65.505 eurokoa izanen da eta Nafarroako Gobernuak %68,51 ordainduko du, 44.877 euro. Herriko Etxeak gainerako 20.627 euroak ordainduko ditu.