Berako Gure Txokoa elkarteak antolatu ipuin lehiaketan ere sarituak izan dira aranztarrak

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 22a

Bertzalde, pilota munduko emaitza eder batetik, ipuin sariketa bateko herritar idazle sarituen berri ematera pasako gara. Abenduaren 17an Berako Gure Txokoa elkarteak antolaturiko ipuin lehiaketako sari banaketa egin zen Iamotenean. Adinen arabera lau mailatan banatu ziren sariak eta lauretan ere, aranztar gaztetxoen lanak sarituak izan ziren.

A mailan Jon Mazizior Mitxelenak "Nire etxean itsasoa" izeneko lana idatzi zuen; Itxaro Etxague Goiak "Gurasoak behar ditugu" izeneko lanarekin B mailan aurkezturiko 54 ipuiren artean bigarren saria lortu zuen; D mailan, Maider Mitxelena Elizondo DBHko ikasleak sari nagusia erdietsi zuen "Amets bat" izeneko lanarekin, eta maila berean hurrengo sariduna, Itziar Mitxelena Gamio izan zen "Paraolinpiko jokoak " izeneko kontakizunarekin; eta Andoni Mitxelena Danborienak berriz, bere mailan edo kategorian lehenengo saria hartu zuen "Nire ametsa" ipuinarekin. Partehartzaile guziei zorionak eta bereziki saridunei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun