Orain dela zenbait urte arte egin zen olentzero lehiaketa berreskuratu zuten. Hori dela eta, jende aunitz ikusi genuen karrikatan bueltaka. Herriari itzulia eman ondotik, frontoira bildu ziren denak, aurten berreskuratu zuten lehiaketarako.
Talde bakoitzak bere kanta-emanaldia akautu ondotik sari-banaketa hasi zuten. Herriko ibilbidean oharrak hartzen aritu ziren epaimahaikoak eta ordurakoz erabakia hartua zuten. Kantu onenari emandako saria, Biltoki Elkartearentzat izan zen. Bigarrena, jauntzirik hoberenarena, haur hezkuntzakoentzat eta bertze biak, Olentzerorik hoberena eta orokorra, Biltoki Ttikikoentzat. 100 euroko saria eman zieten denei.
Bertze aldetik, abenduaren 16an kontzertua eskaini zuten Igantziko Abesbatzak eta Musika Eskolako haurrek.