Herri lurren eta bideen erabilera

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 22a

Udalak onartu du aurten herri lurren eta bideen erabileragatik ordaindu beharreko tasak. Komunalaren aprobetxamendua, urteko eta Hektareako 48,86 euro kobratuko da; ardi azienda buruko 0,18 euro kobratuko da eta behi edo zaldi azienda buruko 1,23 euro. Horretaz gain, bide publiko edo mendiko pistak egurra ateratzeko, eraikuntza materialentzako edo ibilgailu astunendako erabiltzen direnean, metro kubikoko 0,99 euro kobratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun