Kotto Altzuguren eta Imanol Larrañagaren epaiketa azaroaren 10ean egin ondotik, urtarril hasieran jakin dute sententzia: Imanolentzat 5 urteko kartzela zigorra eta Kottorentzako 7 urte. Sententzia honen aurkako errekurtsoa jarri dute eta erantzuna zein izanen den esperoan geldituko dira. Kottok zigorraren erdia baino gehiago, lau urte, kartzelan eman duenez, urtarrilaren 5ean kartzelatik atera zen, errekurtsoa erabaki arte.