Abenduaren 29 eta 30ean Berako Kultur Etxean lehenengo aldiz Liburu Truke Azoka egin zen. Ekimen honen helburuak irakurzaletasuna bultzatzea eta etxean dauzkagun liburuak trukatzea izan da. Abenduaren 29an liburuak, ipuinak, komikiak eta klase guzietako irakurgaiak eraman zituen jendeak eta 30ean hauen truke azoka burutu zen. Guztira 200 liburu inguru eraman zituen jendeak, haur literatura batez ere. Jende guttik parte hartu zuen, 15 pertsona inguru. Hala ere, parte hartzaileak kontent agertu ziren ekitaldi honekin. Datorren urtean berriz egiteko asmoa agertu dute antolatzaileek, baina baliteke aldaketa batzuk egitea: trukatzeko diskak ere sartzea edota kultur etxean egin beharrean karrikan egitea.