Areto Futboleko Gabon Kopan Baietz txapeldun

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 22a

Abenduaren 20ean hasi zen Toki Ona Kiroldegian jokatzen den Areto Futboleko Gabonetako Kopa. Hamar egunez lehen fasea jokatu zen. Final erdietan Astirtin taldeak 4-3 irabazi zion Ematzuplayri. Ondoren Izar Gorri Baxerrik bina berdindu zuen Baietz taldearekin. Penaltietan Baietz suertatu zen garaile. Urtarrilaren 4an, jokatu zen finala. Baietzek 7-1 aisa irabazi zion Astirtin taldeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun