Larunbat honetan, urtarrilak 29, Euskal Herriko Naziotasun Agiria tramitatzeko aukera izanen da Eskol Ttikin, 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Horretarako 3 argazki, aitzinetik 012 zenbakian eskatu behar den padroi agiria aurkeztu eta 15 euro ordaindu behar dira.