Udalak Eusko Ikaskuntzarekin sinatu berria duen elkarlan hitzarmenaren barrenean udal musika artxiboa sortu nahi da. Horretarako, herriko musikarien partiturak biltzeko beka bat konbokatuko litzateke. Partitura horiek digitalizatu eta udal artxiboa sortuko litzateke, interesatua dagoen guziak kontsulta Herriko Etxean egiteko modua izan dezan. Ekimen honekin, Candido Albistur, Luis Taberna, Feliciano Beobide, Santiago Irigoien, Pepito Iantzi, Pascual Aldabe, Michel Etxebeste, Javier Igoa, Salvador Madariaga, Gaizka Sarasola eta Jose Luis Olaetxea herriko musika konposatzaileen partiturak bildu nahi dira. Orain arte ere Eusko Ikaskuntzako bazkide zen udala baina kontratua hagitz murritza zuten eta hitzarmen hori berritu dute. Horrela, urtero 350 euroko kuota ordainduko du Udalak. Eusko ikaskuntzak bere publikazioak emanen dizkio Udalari.