Altzateko komertzioek 1.334.800 pezeta bildu dituzte

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 22a

Urtarrilaren 10ean bukatu da Altzateko komertzioek abenduaren 15ean martxan jarri zuten “Eurorik gastatu gabe erosketak Altzaten” kanpaina. Ekimen honen bidez edozein artikulu eurotan ordaindu beharrean pezetatan ordainduta, jendeak etxean gastatu gabe zituen pezeta horiek “aldatzeko” aukera eman zuten. Lehenengo aldia da horrelako kanpaina martxan jartzen dela eta Altzateko komertzianteek diotenez jende aunitzek egin ditu eguberritako erosketak pezetekin. Batez ere Gipuzkoa, Baztan eta Sara ingurutik etorri da jendea Altzatera erosketak egitera eta guztira, 1.334.800 pezeta (8.028 euro) bildu dira. Jendeak oraindik ere pezetak bazituela argi eta garbi gelditu da, denda batean pertsona batek adibidez 70.000 pezetatako erosketa egin baitzuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun