Zahar etxeko kapera berrituak ateak ideki ditu

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 22a

Joan den urteko maiatzan hasi ziren Berako San Jose Zahar Etxeko kaperako moldatze lanak eta abenduaren 27an kapera berriak ateak ideki zituen obra bukatuta. Patxi Barandiaranek, bere anaia Pablo zahar-etxean egon zen bitartean hain ongi zaindu izana eskertzeko eta Maria Txoperena, bere emaztea zenaren borondatea betetzeko, 120.000 euro baino gehiagoko donazioa egin du eta diru horrekin kapera berritu da. San Jose zahar etxean 40 pertsona bizi dira eta Sara Velázquez arkitektuaren proiektuan oztopo arkitektonikorik ez izateak, han bizi direnei kaperara hurbiltzea errazten die. Kapera honetan egunero ospatzen da meza, astelehenetik larunbatera 18:30etan eta igandetan 9:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun