Lesakako Batzoki elkarteak antolatutako paleta goma txapelketen finalak jokatu ziren urtarrilaren 29an. Bigarren mailakoan, Aitor Oiartzabal lesakarrak eta Felipe Lizardi igantziarrak 30-14 irabazi zieten Jaurena eta Berho baztandarrei. Oiartzabalek eraman zuen finaleko pilotari onenaren saria. Lehen mailakoan, Etxegoien eta Zapiain gipuzkoarrek 30-28 irabazi zieten 20-25 irabazten joan ziren Santesteban irundarrari eta Imanol Telletxea lesakarrari. Peio Zapiain atzelaria izan zen finaleko pilotaririk onena.