Hitzarmena sinatu dute Berako Udalak eta Ibardingo Merkatari Elkateak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 22a

Joan den urteko abenduaren 31n hirigintza hitzarmena sinatu dute Berako Udalak eta Ibardingo Merkatarien Elkarteak. Hitzarmen honen arabera, Ibardingo Merkatarien Elkarteak merkataritza gunearen sarbidea hobetzeko hirigintza lanak eginen ditu, hiru fasetan banatuta. Gainera, Ibardingo urbanizazioaren mantenimendua eta kontserbazioa Elkartearen esku izanen da. Horren ordez, Elkartearen alde Azalerako Eskubidea sortuko da ibilgailuen hornidurarako azpiegitura zerbitzua egin ahal izateko. Udalak diru sarrerak hartuko ditu gasolindegitik, hartzen duen metro koadro bakoitzeko 8,26 euroko kanona, urtero KPIren arabera berrituko dena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun