Eskolako ikasle eta irakasleek zuhaitzak landatu zituzten otsailaren 2an

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 22a

Otsailaren 2an, goizez, herriko eskolako ikasle eta irakasleak Trapazelaira ateraldia egin zuten zuhaixkak landatzeko. Herriko langileek lagunduta, ehun inguru gerezi eta haritz amerikar zuhaixka landatu zituzten. Bertzalde, biharamunean, Etxalarren, ortzegun gizen zela probextuz, bertako ikasleen antzezlanak gozatu zituzten. Azkenik aipatu, eskolako zarearen jabea agertu dela. Jose Luis Indakoetxea Ariztibarrenkoa da zarearen jabea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun