Rafa Maritxalar Nafarroako txapeldun

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 22a

Hiru Herri taldean ari den Rafa Maritxalar korrikalaria ustekabean Nafarroako kros laburreko txapeldun suertatu zen urtarrilaren 30ean, Iruñean egindako lasterketan. Maritxalarrek 12 minutu eta 27 segundu behar izan zituen 4 kilometroko ibilbidea osatzeko eta azken sprintean bi segunduko aldea atera zion Ardoi taldeko El Mostafa Youneseri eta 15 segundukoa Ardoiko Raul Amatriaineri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun