Otsailaren 19an eginen du San Fermin erretratuen elkarteak urteko batzarra, 18:00etan bere egoitzan. Aurten zuzendaritza batzordeko karguak berritzea suertatzen denez, juntan parte hartu nahi duenak otsailaren 17a baino lehen bete behar ditu paperak eta egoitzan utzi. Bertze aldetik, mus, seiak eta despiste txapelketetan izen emateko epea ere otsailaren 19an itxiko da.