Urtarrilaren 22an Kotto Altzuguren Berako preso ohiari ongietorri ekitaldia egin zitzaion eskoletako frontoian. Ongietorri bero eta jendetsua suertatu zen. Txalaparta doinuak lagun zituela sartu zen Kotto pilotalekuan. Preso eta iheslarien senideak ere taula gainean zeuden. Gure Txokoako dantzari batek aurreskua eskaini zien. Aurreskuaren ondotik, Julen Zelaieta eta Garazi Taberna bertsolariek bertsoak eskaini zieten Kottori. Gero, oparien txanda etorri zen. Kottok bildutako jendeari eskerrak eman zion eta kartzelan gelditutakoak gogoratu zituen.