Otsailaren 12tik ekaina arte Toki Ona kiroldegian Kenpo-kai arte martzialaren ikastaroa izanen da. Arte martzialetako disziplina honek borroka sistemak, medikuntza txinatarra, armen erabilera eta japoniar kulturaren ikaskuntza barne hartzen ditu. Kenpo-kaieko Europako egoitza Oiartzunen dago eta handik etorriko da Juan Maria Vidal erakustera. Ikastaroa larunbat goizetan izanen da eta 3 talde izanen dira: 6-14 urte, 14-18 urte eta 18tik goitikoak. Izena emateko kiroldegira joan edo 948 630215ra deitu.