Ricardo Baroja Eskolak 25 urte beteko ditu

Amaia eta Ainhoa 2007ko otsailaren 22a

Irailean Ricardo Baroja Ikastetxeak 25 urte beteko ditu. Data hori behar bezala ospatzeko Batzorde bat eratu da guraso eta irakasleen artean. Baina Batzorde horretan guraso eta ikasle ohiek ere parte hartzea nahiko lukete eskolakoek. Horrexegatik, Ricardo Baroja Ikastetxetik pasatu diren guztiei dei egiten diete datorren otsailaren 15ean, asteartea, 16:30etan beraiekin batera parte hartzeko. Horretaz gain, argazki erakusketa egin nahi dute, eta horregatik antolatzaileek etxean eskolako argazki zaharrak izanez gero eramatea eskertuko lukete, erakusketa ahalik eta osoena izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun