Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioak eta 012 telefono zerbitzuak erabiltzen duten datu base zabala on-line kontsulta daiteke www.berakoudala.net helbidearen bidez. Astebururako plana egin nahi duzu? Zinemarako sarrerak atera? denda baten helbidea? Lanpostuen eta administrazioko eskaintzen bila zaude? garraiobideen ordutegiak jakin nahi dituzu? www.berakoudala.net webgunetik atera gabe kontsulta ditzakezu horiek guztiak eta gehiago. Webgunearen lehenbiziko orrian den Kontsultak atalera jotzea bertzerik ez duzu. Eta bertzela, beti izanen duzu 012 telefonoa eskura