5 kiloko arbiburuak Goiz Argin

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 20a

Xabi ZUGARRAMURDI TTIPI TTAPA

Argazkian arbiburu ederrak ikusten dituzue. Goiz Argiko Gerbaxio Altzurik bere baratzetik hartu ditu. Bortz kilo pisatu dituen arbiburua ere atera du. Aziendetzako jaki preziatua da arbia eta sukaldaritzan ere erabilia da plater batzuk egiteko... Hala ere arbi mota berezia izaten da eh! Gustora hartzen ditugu horrelako argazkiak! Baratze zaintzaile ona dudarik gabe!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun