Zuhaitzaren Eguna ospatu zuten eskolan otsailaren 10ean

Oskar TXOPERENA 2007ko otsailaren 20a

Frainen landatu zituzten zuhaitzak

Otsailaren 10ean egin zuten Igantzin Zuhaitzaren eguna. Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoak Frain mendian bildu ziren, Ziobi parajean, arbolak landatu eta inguruak garbitzera. Oinez egin zuten herritik harainoko ibilbidea gehienek baino ttikienak autoetan joan ziren. Edozein moduz, arratsaldeko 3,30etarako haritzak landatzen ari ziren adin guzietako ikasleak eta bakoitzak berea zutik paratu zuen. Bakoitzak ahal izan zuen moduan landatu zuen bere arbola eta ondotik, ikasle guziak elkarrekin, espreski arbolaren egunerako eginak zituzten bertsoak kantatu zituzten.

Arratsaldea behar bezala akautzeko, ongi merezitako berendua izan zuten arbolaren eguneko partehartzaileek. Irakasle eta antolatzaileak gustura agertu ziren egunak izandako martxarekin eta heldu den urtean ere ez dutela hutsik eginen erran ziguten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun