Pillotegiko Julian Maia Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako zuzendari izendatu zuten joan den urteko azaroaren 12an. Julian Maia Informatikan eta Euskal Filologian lizentziatua da eta Euskal Filologian doktorea. Hain zuzen, Pello Salaburuk zuzendu zion «Eskolako hizkera ereduaz, euskara batuaren eta euskalkiaren arteko harremanen testuinguruan» izeneko tesia, bikain cum laude, aho batez, kalifikazioa lortu zuena. EHUn irakasle titularra da 1988tik, beti Bilboko Irakasle Eskolan. Eskola honetako zuzendariordea izan da azken lau urteotan, baita sortu berri den Ehulku zerbitzuko hizkuntza-aholkularia eta Tantak aldizkariaren sortzailetakoa, bertzeak bertze.