2005-2008 Azpiegitura Planerako obra-zerrenda aurkeztu du Udalak

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 20a

2005-2008 urtetarako Toki Azpiegitura Planera aurkeztu beharreko obra-zerrenda proposamena egin du Udalak eta 2.717.827,89 euroko aurrekontua izanen duten inbertsioetarako dirulaguntza eskatu zaio Toki Administrazio Departamentuari. Dirutzarik handiena hornidura eta saneamendu sare lokaletako zortzi lanetan joanen da, 1.415.172,28 euro. Sare berritzerik behar ez duten bortz zolaberritze lanetarako 694.209,06 euroko inbertsioa aurrikusi du Udalak; udal eraikinak moldatzeko 153.067,08 eurokoa, argiteri publikorako 238.008,60 eurokoa eta herriko bideak moldatzeko 217.370,90 eurokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun