Irain eskolak parte hartuko du aurten Eskola Bidaiariak izeneko programan, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusiak hartutako erabakiaren arabera. Guzira Nafarroako hameka ikastetxek parte hartuko dute estatuko komunitate ezberdinetan barna ibilbideak proposatzen dituen programa honetan. Zehazki, Irain eskolako 5. eta 6. mailako ikasleek Murtziako Ibilbidea eginen dute apirilaren 5etik 11ra. Eskola Bidaiariak programaren bitartez ikasleek ikasgelaz kanpo segitzen dute hezkuntzarekin eta bertze komunitateen ezagutza indartzen da, bere jende, ohitura eta historia ezagutu eta errespetatuz.