Udal Kirol Batzordeak eta Gure Txokoa elkarteak bultzatuta herri kirol taldea sortu nahi da Beran, 11 urtetik goitiko neska-mutikoekin. Entrenamenduak asteazken arratsaldeko 3etan eginen lirateke Eztegara Pilotalekuan. Gaztetxoenekin Nafarroako Herri Kirol Jolasetan parte hartzeko taldea osatu nahi da eta kirolarien interesaren arabera, txapelketa gehiagotan ere parte hartuko da. Izen emateko edo informazio gehiago jasotzeko kiroldegiko telefonora deitu behar da, 948630215 zenbakira eta Leiretaz galdetu.