Korrika Kulturala

Nerea ALTZURI 2007ko otsailaren 20a

Joan den larunbatean, hilaren 5ean, korrika kulturalaren barne, ekimen ezberdinak izan ziren Ekaitza elkarteak eta Gazte Asanbladak antolatuta. Lehenik, arratsaldean, Jon Arretxek diaporama emanaldia eskeini zuen, "Istanbuldik Teheranera 2001" izenburupean. Ondotik, ilunabarrean ziztor jatea egin zuten. Afalondoan, Mairu antzerki taldeak, bakarrizketa saioa egin zuen. Korrika hilaren 11ean eta 12an pasako da eskualdetik. AEKk antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa abudo da abian eta herritarrak ere mugitu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun