Lesakako labela duen diska

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 20a

TTIPI TTAPA

Gaizka SARASOLA

«Ixuriak» diska Gaizka Sarasola musikariaren eta Xabier Erkizia soinu-artistaren elkarlanaren emaitza da. Bien artean argitaratutako diskoan Juanen Saralegiren ahotsa eta Irantzu Pastorren marrazkiak ere badaude. Euskal folkloreko musika-tresnak, silboteak, txirulak, albokak edota ttunttunak, oinarri direla, Lesakako mendi eta txokoetan zuzenean grabatutako naturaren soinuak aditzen dira CDan. Gaizka Sarasolak adierazi duenez, «lekuek berezko soinuak dituzte: euria, haizea… Horiek niregan sortzen duten sentsazioaren ondorioz sortu nituen kanta bakoitzaren hitzak. halere, azkenean zenbaiten hitzak kendu egin genituen sobera esplizituak iruditu zitzaizkigulako». Inguruan ditugun soinuei eta hotsei buruzko hausnarketa izan nahi omen du diska honek: «Barrenera egindako lana da hau».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun