Bera eta Endarlatsaren arteko obrak kontratatzea onartu du Nafarroako Gobernuak

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 19a

Aurrekontua 18,2 milioikoa da

Asteleheneko bileran Nafarroako Gobernuak, N-121-A errepideko Bera eta Endarlatsaren arteko zatiaren berritze lanak kontratatzea onartu du. Zatiak 2,5km luze ditu, Berako irteera eta Gipuzkoako mugaren artean. 18,2 milioi euroko aurrekontua duen obra bukatu eta, errepideak hiru karril izanen ditu bi Bera aldera eta bertzea Irun aldera. Egin beharreko azpiegituretan, bi nagusiak, 230 metroko eta 200 metroko zubibideak dira. Bidenabar Berako Zalain Zarren egin beharreko industria gunerako irteerak aurreikusiko dira.

Horrelako obrek ingurumenean eragin handia izaten dutelako hauen murrizteko ekimen eta azpiegiturak ikusi dituzte, hala nola, animalientzako pasabideak, izokinentzako eskailerak eta hondatutako eremuen landatzea bertzeak bertze. Aurreikusi dutenez obrak 2009ko ekainerako bukatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun