Beti Gazte elkarteak ortziralean eginen du urteko batzarra

ttipi-ttapa 2007ko otsailaren 19a

Zuzendaritza batzordearen berritzea aipatuko dute

Beti Gazte Lesakako kultur et kirol elkarteak urteko batzar nagusia eginen du heldu den ortziralean, otsailaren 23an Beheko Plazan duen egoitzan. Ohi bezala bi deialdi eginen dira, lehena arratsaldeko 19:30ean, eta bigarrena ordu erdi bat beranduago, arratsaldeko 20:00etan. Bileraren hasiera, pasa den urteari zuzenduko diote. Horiek horrela, 2006ko martxoaren 10ean egindako batzar nagusiko akta irakurri eta onartuko da hala badagokio. Ondotik iazko balantzea eginen dute, ekitaldiena eta kontuena. Bigarren zati batean etorkizunari begira jarriko dira, eta heldu diren hilabeteetan antolatu beharreko ekitaldiak aipatuko. Horrekin batera aurrekontua eta kuotak eguneratzea eztabaidatuko da. Bukatzeko zuzendaritza batzordea berritu behar edo nahi den ikusiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun