Udan euskara ikasleak hartzeko deia

Aitor AROTZENA 2007ko otsailaren 14a

Eskualdeko Euskara Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, udan euskara ikasten ari den jendea hartzeko prest dauden familia euskaldunak behar dira.

Familiek zenbat baldintza bete behar dituzte euskara ikasleak hartu ahal izateko. Egonaldiak hilabetekoak izanen dira gutxienez, eta hilabete bakoitzean lagun bakarra hartu ahal izanen da. Ikasleak 18 urtetik goitikoak izanen dira. Egonaldia eskaintzen den hilabetean etxean, gutxienez, hiru lagunek bizi beharko dute eta ikaslearentzako logela bat libre izan beharko du familiak. Familiak, horren truke, hilabeteko 580 euro jasoko du. Izen emateko epea apirilaren 15ean bukatuko da. Horretarako edo informazioa jasotzeko, Euskara Zerbitzuetara jo behar da edo Urrats Euskaltegira deitu, 943 474447 telefonora. Internet-en ere jasotzen ahal da informazioa, www.egonaldiak.net helbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun