Nafarroako Gobernuak Hirurteko Toki Azpiegitura Planaren barnean sartu du Igantziko ur-hornidura eta saneamendu sareak berritzeko lana. Zehazki, karrikan edateko ura eramaten duten hodi edo tubo gehienak berrituko dira eta lan hori egiterakoan ukitzen den ur-zikinen sarearen zati bat ere moldatuko da. Gero, karrika horien zolaberritze lanak eginen dira. Inbertsio hauek premiazkotzat jo ziren bere garaian, hodiak hagitz egoera kaxkarrean daudelako. Inbertsioa osotara 663.037 eurokoa izanen da. Nafarroako Gobernuak 443.013 ordainduko ditu eta bertze 222.023 euroak Igantziko Udalak ordainduko ditu.